Berriak
Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapeneko EREIN 2024 programaren barruan emandako dirulaguntza jaso du 2025·09·10
Udalerrietako baserri atarietan argiteria publiko jasangarria eta sute harguneetako ur hornidura osagarria ezartzeko proiektua gauzatzeko.
Altzagako udalak herritarrekin adierazpen hau partekatu nahi du. 2025·12·03
Adierazpen bateratu honek Euskararen balioa jartzen du agerian.
2026an ekainaren 27tik uztailaren19ra izango da. 2025·11·17
Programaren laugarren edizioa da hau eta hainbat dira ditugun aldaketak: batetik etorriko diren gazteen adina 18 urtera igo dugu; beraz, 18-25 urte bitarteko gazteek izango dute aukera etortzeko. Bestetik, aurreko urteetako Ateak Ireki egitasmoan parte hartu duten familietako gazteei aukera emango diegu Estatu Batuetan antolatzen den UDALEKU programara monitore bezala joateko. Honentzako izen emateko epea ere webgunean dago zabalik abenduaren 7ra arte.
Olaia Inziarteren solasaldi musikatua eta Eñaut Elorrietaren "Aireosteko bira" emanaldia izango ditugu. 2025·09·16
Olaia Inziarteren solasaldia urriaren 3an izango da, 19:00etan, Ertoetxen. Eñaut Elorrietaren emanaldia urriaren 11n izango da, 19:00etan, San Migel elizan.
Lanbiden eman behar da izena 2025·06·25
BI HILABETETARAKO PEOIA KONTRATATUKO DU ALTZAGAKO UDALAK
Uztailaren 1ean egingo dira elkarrizketak
Treba gurasoak
Urriaren 8an, 17:00etan, Itsasondoko Kulturgunean "Treba gurasoak" programaren barruan, "Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen" hitzaldia izango dugu. Zaintza eta itzulpen zerbitzua egongo da (urriaren 3rako eskatu behar da)


.jpg/3599d780-0b76-8f61-1900-bbb20f5c4868)





