Dokumentuak
Atzealdea 2020-2021 IKASTURTERAKO BEGIRALEAK KONTRATATZEA
2022·07·08
Irailean 2020-2021 eskola ikasturtea hasi berri dugu; eskolarekin batera beste hainbat eskolaz kanpoko ekintza abiatzen dira.
Altzagan bertako ludoteka martxan jartzeko asmoa daukagu, beti ere Covid-19ak eta berau saihesteko neurriak ahalbidetzen duten heinean.
Ludoteka ireki ahal izateko bertan lana egiteko begiraleen bila gabiltza. Monitore izateko interesa baduzu, ondoren azaltzen dizkizugu betebeharrak:
EZINBESTEKOA
• Begirale titulu ofiziala.
• Euskaraz jakitea
• Sexu izaerako delituen ziurtagiria izatea edo eskatutakoan aurkeztea
BALORATUKO DIRA
• Altzagakoa izatea
• Eskualdekoa izatea
• EGA izatea
• Haurrekin zerikusia duten formazioa izatea
• Udaleku, ludoteka, gazte-leku eta antzeko lanetan esperientzia izatea
Interesatuek , beraien eskaera eta Curriculum-a Altzagako udalaren bulegoan edo Altzagako udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute irailaren 23a baino lehen.
Udalak begiraleei elkarrizketa egin ahal izango die.
Aukeratuak ez diren begiraleak itxaron zerrendan sartuko dira.