Dokumentuak
Atzealdea "ALTZAGAKO HERRIA" FACEBOOK KONTUAREN INGURUAN ALTZAGAKO UDALAREN OHARRA
2022·07·08
Altzagako Udalak ohar honen bidez zera adierazi nahi du.
Facebook sare sozialean Altzagako Herria izeneko kontu bat sortu dela.
"Altzagako Herria" Facebook kontua, Altzagako udala osatzen dugun kide batzuren aurka, informazio pertsonala, iraingarria eta faltsua zabaltzeko erabiltzen ari dela.
Gaitzetsi egiten dugu, anonimotasunean babesturik, informazio faltsua, pertsonala eta iraingarria zabaltzea.
Guzti honek Altzagako giroa eta bizikidetasuna zapuztea bakarrik dakar, hau Altzagaren kaltetan delarik.
Honegatik "Altzagako herria" Facebook kontua pertsonak iraindu eta herriaren bizikidetzan arrakalak sortzeko erabiltzeari uzteko eskaria egiten dugu.
Ohartarazi nahi dugu, kontu horretan agertzen direnak delitu zantzua badutela eta Udalak beharreko neurriak hartuko dituela.
ALTZAGAKO UDALA