altzagako udala

Herriko Berriak

ALTZAGAKO UDALAK PEOI BAT KONTRATATUKO DU 5 HILABETERAKO

Altzagako Udalak, Lanbidek dituen enplegua sustatzeko diru-laguntzen baitan peoi bat kontratatuko du 5 hilabeterako lanaldi osoan. Enplegu honetan interesa duenak Lanbiden izena eman behar du Urriaren 4tik 18ra bitarte. Langilearen aukeraketa Lanbidek eta diru-laguntzen oinarriak ezarritako baldintzen baitan burutuko da.

GABON ESKEAN JASOTAKO DIRUA ASPANOGI-RI

Olentzeroren egunean kantu eskean eskuratutako dirua Aspanogiri eman diote Altzagarrek. 850 euro izan dira Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak jaso duen, herritarren eta Udalaren partetik. Gaur goizean, herriko ludoteka irekita zegoela aprobetxatuz, bertan egin dute dirua emateko ekitaldia.

Irakurri gehiago | 1 attachment

2019KO SAN MIGEL JAIAK IRAILAK 27TIK IRAILAK 29

Irailak 27 Ostirala
18:30 Gaztetxoen pintxo lehiaketa
19:00 Tortila patata lehiaketa
Ondoren: Ianire Aranzabek kontzertua eskainiko du

Irailak 28 Larunbata
10:00 13:00 Haur parkea
16:00 17:00 Haur parkea
18:00 Txokolate jana
19:00 Toka txapelketa
20:30 Afari herrikoia, Musutruk taldeak girotua

Irailak 29 Igandea
12:30-13:00 Pilota partiduak

Irakurri gehiago

ABENDUAREN 24ean GABON ESKEAN BILDUTAKO DIRUA ASPANOGI ELKARTEARI EMAN ZAIO

Aurtengo Gabon eskeak helburu solidarioa izan du. Etxez etxe eta baserriz baserri egindako kantu eskean bildutako 900€ inguruak, Aspanogi Elkarteari (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari) eman dizkiote.

1 attachment

ALTZAGAKO ERRETAULA

Altzagako eleizaren erretaula famatua da, Gipuzkoan errenazimenduaren aurrekaria delako. Platereskoa estiloan kokatzen da.
Idiazabalgo eleizatik ekarritako erretaula da, 1746. urtean erosi zen, baina XVI. mendeko lehen erdian kokatzen da.

Irakurri gehiago
Syndicate content