altzagako udala

ALTZAGAKO ERRETAULA

admin(e)k bidalita A , 2003-02-25 10:04(e)an.

Altzagako eleizaren erretaula famatua da, Gipuzkoan errenazimenduaren aurrekaria delako. Platereskoa estiloan kokatzen da.
Idiazabalgo eleizatik ekarritako erretaula da, 1746. urtean erosi zen, baina XVI. mendeko lehen erdian kokatzen da.

Predela baten gainean baditu bi gorputz eta atikoa. Hiru kale ditu, erdikoan bertako zaindariaren irudia agertzen da Migel Goiangerua. Alboetan ebangelariei eskainitako irudiak.

2001. urtean berritu zen eleiza eta erretaula ere.

Irailaren 29an ospatzen dira bertako jaiak eta eleiza zein erretaula ikusteko aukera paregabea izango da.

http://zaharberri.gipuzkoakultura.net/datos.php?id=60