altzagako udala

LAGUNTZAK. GIZARTE ZERBITZUETAN ETA EUSKERA

 

PRESTAZIOAK ETA GIZARTE ZERBITZUAK

Ekonomikoak

  • Pentsioak
  • Gutxieneko diru-sarrerak
  • Larrieldietarako Gizarte Laguntzak.

Elkarbizitza eta bizikidetza alternatibak

  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua
  • Harrera Familiarra
  • Babesteko pisuak
  • Egoitzak. Mixtoak eta Asistituak.
  • Aldi batetarako egonaldiak.

BESTE ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK

  • Tratu txarrak.Laguntza psikologikoa
  • Laguntza juridikoa
  • Errehabilitazio Zentruak
  • Helduen Hezkuntza iraunkorra

Bestelakoak

  • Balorazio teknikoak
  • Oporretarako hainbat programa, etab...

 

EUSKERA IKASTAROAK EGITEAGATIKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO ARAUAK (2007-10-03an onartua)

Euskera ikastaroetara joateagatik dirulaguntzen oinarriak:

Dirulaguntza hauen helburua ikasturtean zehar euskara ikastaroak jaso dituzten ikasleak diruz laguntzea da. Horrela herritarrak Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskara ikastera edo euskaraz alfabetatzera bultzatu nahi dira.

Matrikula ikasleak berak ordainduko du ikasturtearen hasiran eta ikasturtea amaitu eta hilabereko epean banatuko dira dirulaguntzak. Baldin eta herritarren batek matrikula ordaintzeko arazorik balu, kasua aztertu eta udalak matrikula ordeintzea baloratua du.

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:

  • Ikastaroaren matrikula osorik ordainduta izatea.
  • Dirulaguntza ematen duen udalean erroldatua egotea, gutxienez eskaera aurkeztu baino 2 urte lehenagotik eta ikastaroa amaitu arte. (Egoera honetan ez dauden pertsonen eskariak banan banana aztertuko dira).
  • Ikastaroan gutxienez %80ko asistentzia izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Nortasun agiriaren kopia.
  • Matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria (norberak ala euskaltegiak).
  • Asistentzia ziurtagiria (euskaltegiak).
  • Dirulaguntza jaso ahal izateko kontu korronte zenbakia.
  • Ikasleen kasuan ikasle txartela.
  • Langabetuek langabetu txartela.

Emango diren dirulaguntzak:

  • Euskarazko ikastaro arruntak %50a jasoko dute lanean diharduten langileek.
  • Euskerazko ikastaro arruntak%75a jasoko dute langabetu eta ikasleek.
  • Barnetegi moduan egindako ikastaro edo ikastaro intentsiboak %25a.

Egindako proposamenari buruz hitzegiteko txanda eman ondoren ez da egon ezer esateko eta bertaratutako zinegotzien aldeko eritziarekin ahobatasunez proposamena onartutzat eman da.