Honako hau albiste bat duzue, web orria egiten dihardugunok jarria, adibide gisa. Albisteak mintzagai jakin bati loturik doaz, ikono edo ikur txiki batekin adierazten dena. Honako honi, esaterako, aldameneko kurpil horzdun hori dagokio, eta web orriaz diharduela adierazten du. Ikonoari sakatuz gero mintzagai bereko albisteak bakarrik erakutsiko dira. Hemen albistearen laburpen moduko bat besterik ez da jasotzen; gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu albistearen izenburuan edo ondorengo 'gehiago' dioen estekan.
Hauxe duzue mamia, izan ere dena laburpenean sartuz gero ez litzateke albiste gehiegi sartuko atariko orrian.
Web orriaz diharduen mintzagaiaz gain beste bi ere sortu ditugu, bata Udaleko berri emateko eta bestea herriko kontuei buruz jarduteko. Bigarren honetan edozein herritarrek gehitu dezake egoki iritzitako albistea.
Albiste berria bidaltzen denean ez da hau zuzenean atariko orrian azalduko, webgunearen kudeatzailearen onespena behar du horretarako.
Albistea bidaltzailearen izenean ager dadin ezinbestekoa da lehenago izena ematea (ikus 'izena eman' esteka edo lotura ezker aldean), bestela 'bisitari bat'en izenean ageriko da.
Nahi izanez gero lehendik argitaratutako albisteei ere erantzun bat erantsi edo jarraipena eman dakieke, 'Komentariorik?' dioen esteka erabiliz: hari dagozkion ekarpenen artean jasota geldituko da, beste edonork ikusteko moduan.