OLENTZERO. Abenduaren 24ean, arratsaldeko 3½etan abesten aterako gara
Altzagako Ludotekan ibiltzen garen haurrak eta gure gurasoak gainean ditugun Gabonak direla eta ohar hau zabaltzen dugu.
Aurreko urteetan limosnarik jaso ez badugu ere, gure ondoan behar asko daudela ikusita, aurten ASPANOGI–rentzako (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea) eskea egitea erabaki dugu.
Gurekin abesten atera nahi duzuen guztioi abenduaren 24ean, arratsaldeko 3½etan baserritarrez jantzita hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Abesten amaitu ondoren Olentzero plazan zain izango omen dugu oparitxo batekin...
Altzagan, 2017ko abendua.