altzagako udala

Albistegia



ALTZAGAKO UDALAK PEOI BAT KONTRATATUKO DU 5 HILABETERAKO

Altzagako Udalak, Lanbidek dituen enplegua sustatzeko diru-laguntzen baitan peoi bat kontratatuko du 5 hilabeterako lanaldi osoan. Enplegu honetan interesa duenak Lanbiden izena eman behar du Urriaren 4tik 18ra bitarte. Langilearen aukeraketa Lanbidek eta diru-laguntzen oinarriak ezarritako baldintzen baitan burutuko da.
Irakurri gehiago

2019KO SAN MIGEL JAIAK IRAILAK 27TIK IRAILAK 29

Irailak 27 Ostirala 18:30 Gaztetxoen pintxo lehiaketa 19:00 Tortila patata lehiaketa Ondoren: Ianire Aranzabek kontzertua eskainiko du Irailak 28 Larunbata 10:00 13:00 Haur parkea 16:00 17:00 Haur parkea 18:00 Txokolate jana 19:00 Toka txapelketa 20:30 Afari herrikoia, Musutruk taldeak girotua Irailak 29 Igandea 12:30-13:00 Pilota partiduak
Irakurri gehiago

ABENDUAREN 24ean GABON ESKEAN BILDUTAKO DIRUA ASPANOGI ELKARTEARI EMAN ZAIO

Aurtengo Gabon eskeak helburu solidarioa izan du. Etxez etxe eta baserriz baserri egindako kantu eskean bildutako 900€ inguruak, Aspanogi Elkarteari (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari) eman dizkiote.
Irakurri gehiago

ALTZAGAKO ERRETAULA

Altzagako eleizaren erretaula famatua da, Gipuzkoan errenazimenduaren aurrekaria delako. Platereskoa estiloan kokatzen da. Idiazabalgo eleizatik ekarritako erretaula da, 1746. urtean erosi zen, baina XVI. mendeko lehen erdian kokatzen da.
Irakurri gehiago

Herriko berriak EGUBERRIAK 2017

OLENTZERO. Abenduaren 24ean, arratsaldeko 3½etan abesten aterako gara Altzagako Ludotekan ibiltzen garen haurrak eta gure gurasoak gainean ditugun Gabonak direla eta ohar hau zabaltzen dugu.
Irakurri gehiago